Azken egunean, eguzkia agertu da eta krokodiloekin bainatzeko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu uretan plisti-plasta. Amaiera polita eman diogu safariari eta aurtengo Uztaila Jolaseani. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Datorren urtean ere zuen zain egongo gara! Ondo pasa udan!
LH
Uztaila Jolaseani aurtengoz amaiera emateko, Ipintza aldera joan gara goiz-pasa. Bidean paisaia zoragarriez gozatu dugu naturarekin elkartuz eta menditik datorren iturrian egarria kendu eta gero Ipintzara joan gara. Han, hamaiketakoa jan dugu eta jolasean ibili gara baloiekin, zapiekin, parkean, zelaian, etab.
Amaiera ona eman diogu! Ondo pasa oporrak eta hurrengo urtera arte!