SOMALO DBH 2
2010 Uztaila 21
Kaixo lagunok!!
Dakizuen moduan, Somalon (Errioxan) egon gara dbh 2koak Azkoitia, Errenteria, Gasteiz, Barakaldo eta Santanderreko jendearekin, uztailaren 13tik 20ra. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan eta gainera eguraldiak asko lagundu digu. Aktibitate asko egin ditugu, mendi irteera, gymkanak, igerilekura joan, taldeak eman…
Gure kanpaldia historian oinarrituta zegoen (prehistoria, Grezia, Roma, erreboluzio frantsesa, aldi modernoa…). Egun bakoitza garai desberdin batean oinarrituta zegoelarik. Prehistoriaren egunean taller batzuk egin genituen. Erreboluzio frantsesean umeak beraiek aukeratzen zuten egin nai zuten guztia, masajeak, aquarebic, desfilea…egin genituelarik. Beste egunak ere gauza interesgarriak izan zituzten eta deskantsatzeko denborarik gabe azken gaua iritsi zen, diskoteka, monitoreen kantua, lagun ezkutua…
Oso giro alaia egon da, egun osoa dantzatzen edo kantatzen pasatzen genuen, oso esperientzia polita izan da. Oso gustura bueltatu gara gure etxeetara, hurrengo urtean bueltatzeko gogo askorekin eta egin ditugun lagun guztiak urtean zehar ikusteko intentzioarekin.
Argazkiak ikusteko sakatu- hemen -para ver las fotos.
LOGROÑO LH 5
2010 Uztaila 7
Urtero gertatzen den bezala, aurten ere, Alai Batzako neska eta mutilak Errioxa aldean dabiltza, Salestarrek antolatutako kanpaldietan.
Han biltzen dira gure inguruko beste salestar eskola eta parrokietako ume eta gaztetxoekin. Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria, Gaztela eta Errioxako ume ugari biltzen dira, astebete irauten duten kanpaldietan. Begirale eta salestarrak dira gaztetxoen laguntzaile.
LH5eko neska eta mutilak (11 urtekoak) Logroñon egon ziren ekainaren 29tik uztailaren 6ra “Festatik Festara” izeneko kanpaldia egiten. Nahiz eta baten bati etxetik kanpo egotea kostatu, azkenean ume guztiek gozatu egin zuten prestatutako ekintza guztietan parte hartuz: tailerrak, festak eta jaialdiak, ibilaldiak, igerilekua, meza,… Horretaz aparte, han beste tokietako lagun berriak egin dituzte eta datozen urteetan berriz elkarrekin egongo dira.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
Somalo’10 argazkiak
2010 Ekaina 29
Hemen dauzkazue Somalo’10 LH 4 kanpaldiaren argazkiak
1.albuma sakatu hemen
Talde argazkial sakatu hemen

