ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
30 urte gure artean
Joan den asteburuan Alai Batzak “Fame Jr.” antzerki musikala aurkeztu zuen azkeneko aldian Gurutzetan.
Aurreko igandean autobusek eraman zituzten aktore, dantzari, abeslari, monitore eta laguntzaile guztiak Gurutzetako salestar ikastetxeraino. Han arratsaldeko bostetan izan zen emanaldia. Aretoa bete egin zen, eta esan beharra dago ikusleek gozatu egin zutela. Giro ederra egon zen emanaldi honetan eta gure aktore, dantzari eta kantariek poztasuna eta bizitasuna helarazi zien antzokira joan zirenei.
Irteerari amaiera emateko afari ederra izan genuen. Zortzietan bideari ekin genion berriro eta ordubete geroago Azkoitian geunden, nekatuta baina pozik. Proiektu honi bukaera eman diogu, baina beste batzuk jarriko dira martxan, ume eta gazteen gaitasun, protagonismo eta dohainak sustatzeko asmoz.
Alai Batza taldearen proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
Joan den asteburuan Alai Batzak “Fame Jr.” antzerki musikala aurkeztu zuen. Aktore, dantzari eta kantariek poztasuna eta bizitasuna helarazi zien On Bosco antzokira joan zirenei.
Orain dela hilabete batzuk hasiera eman zitzaion proiektu musikal honi. Jende askok parte hartu du egitasmo honetan eta ilusioz egon dira musikala prestatzen.
Eta lan guzti honen emaitzak ikusle guztiak liluratura utzi ditu. Igandean lehen aldiz antzeztu zen eta besaulki-patioa jendez beteta zegoen. Dena primeran atera zen eta esan dezakegu proiektuak arrakasta handia izan duela, musikalak sustatzen dituen giza baloreak publikoarengan sakon sartu zirelako.
Alai Batza taldearen proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan. Hala ere, bildutako kopuru guztiaren herena Hirugarren Munduko Gazteak erakunde salestarrak bultzatzen duen Beningo Kaleko Umeen alde bideratuko da.
Antzerki musikal honetan parte hartu duzuen guztioi (aktore, dantzari, abeslari, monitore, teknikari, dekoratzaile, atrezzo, diseinatzaile, makillatzaile, guraso, irakasle eta antzezlana prestatzen aritu zaretenoi): ESKERRIK ASKO! Proiektu honek irakasten digu elkarlanak izugarrizko emaitzak eman ditzakeela. Ea horrela jarraitzen dugun Alai Batzan!
Baina, hemen ez zaio musikalari amaiera ematen. Oraindik emanaldi batzuk egongo dira Azkoitian: abenduaren 23an (sarrera guztiak salduta), urtarrilaren 13 eta 20an, guztiak arratsaldeko 5etan On Bosco aretoan.
Musikala ikusi nahi izanez gero, sarrerako txartela erosi beharko duzu ahalik eta azkarren:
– Floreagako idazkaritzan, zuzenean.
– Erreserba eginez: emailez, alaibatza@alaibatza.com helbidean, edota 656719941 – 680574492 telefonoetan.
– Emanaldiaren egunean, antzokiko sarreran (Ez dugu bermatzen sarrerarik geldituko denik).
El pasado fin de semana se puso en escena el musical “Fame Jr.”, un proyecto impulsado por la asociación de tiempo libre Alai Batza.
Gracias al trabajo, la ilusión y entrega de muchos niños/as, jóvenes, animadores, padres y profesores, se ha logrado el resultado de un fantástico musical, que ha hecho las delicias de todos cuantos acudieron a verlo en su estreno el pasado domingo.
Sin duda, el punto más importante del musical radica en los valores que se impulsan a lo largo de toda la preparación: trabajo en equipo, responsabilidad, esfuerzo, dedicación, sacrificio… Ahí se halla la fuerza de este proyecto, lo que el equipo de animadores de Alai Batza trata de impulsar en cada niño/a y joven que acude a la asociación.
Por último, hemos de señalar que este proyecto ha contado con la financiación especial de la Comisión Europea en el marco del Programa Juventud en Acción.
El musical seguirá en Azkoitia durante las próximas semanas: 23 de diciembre (todas las entradas vendidas), 13 y 20 de enero. Aquéllos que queráis gozar viéndolo en directo tendréis que conseguir con rapidez las entradas solicitándolas en:
– La secretaría de Floreaga.
– Haciendo una reserva: por correo electrónico (alaibatza@alaibatza.com) o por teléfono (656719941 – 680574492).
– El día de la actuación, aunque no se garantiza que queden entradas.
Alai Batzak “Fame Jr.” antzerki musikala aurkezten dizue, Europako batzordeak finantziatu duena “Programa Juventud en Acción”-en parte hartzeagatik. Broadwayn estreinatu berri den musikala euskaraz antzeztuko du, Azkoitiko herri osoarentzat esklusiban. Alai Batzako 50 neska eta mutil inguru arituko dira Floreagako On Bosko aretoko taula gainean, ordu bete eta berrogei minutu irauten duten emanaldi zoragarrian. Hor biziko ditugu artista izan nahi duten neska eta mutil batzuen abenturak, pozak eta gorabeherak. Antzerki musikal hau telebistan laurogeiko hamarkadan ospetsua egin zen “Fama” seriean oinarrituta dago.
Broadwayko Arte Eskolarik ospetsuena da Fame Jr. Han ikasi dute Ameriketako musikaletan aritu diren artistarik onenak. Lau urteko ibilbide batean, ikasleak dantza, musika eta interpretazioan trebatzen dira, biharko izar distiratsuak izateko asmoan.
Ikasleak:
Irakasleak
Koroak:
Kantuak: Itziar, Mila, Maite A, Maite L, Andrea, Ibon, Imanol, Alazne M.
Koreografiak: Alazne M, Maria, Sara, Azul, Ariane.
Dantzariak: Maddi, Eneritz, Ivan, Iosu, Maria, Sara, Nora, Arantzazu, Clara, Enara, Leire, Alazne, Naia, Yara, Leire, Leire, Ane, Ainhoa, June, Maria, Amaia, Malen, Miren, Maria, Azul, Ariane.
Itzultzailea: Juaninazio Sudupe
EMANALDIEN TOKIA:
“On Bosco” aretoa, (Floreaga Ikastetxea) (200 ikuslerentzat tokia)
Aizkibel kalea, 12 (20720 Azkoitia)
Emanaldiak:
Txartel zenbakidunak. Diru laguntza: 3€
* Musikala ikusteko, sarrerako txartela erosi behar da. Txartelak bere zenbakia izango du.
* Txartelak honela lor daitezke:
GARRANTZITSUA:
ANIMA ZITEZTE!
“Alai Batza” Antzerki Eskola berriro martxan dago. Jadanik hasi gara gure 6. antzerki musikala prestatzen: ez zaigu gogorik eta ilusiorik falta…
Gogora dezagun azken urteetan eginiko lana: 1992an hasi zen gure historia “On Bosco” komedia musikalaren emanaldiekin. 2004an “Moluin Rouge” musikal bikaina antzeztu genuen, eta 2006an “Notre Dameko konkorduna” klasiko zoragarria. 2008an “Lehoi Erregea”. Eta 2010 “Seussical Jr.”. Alai Batzaren antzerki eskolan 400 aktore eta aktoresa gazte baino gehiago aritu dira urte hauetan.
Aurten “Fame Jr.” prestatzen ari gara
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika.
ACEPTAR