Azkeneko urteetako ohiturari jarraituz, datorren abenduaren 26an, Barakaldoko PIN-era joango gara egun pasa. Bertan, gabonetako parke erraldoia egon ohi da eta bertan ekintza ugariz gozatzeko aukera egoten da: barrakak, tailerrak, izotz pista, jolasak….
Egun horretan, goizeko 9:00etan irtengo gara Azkoititik eta gaueko 20:00etan itzuliko gara. Bazkaria, kamiseta laranja eta ondo pasatzeko gogoa eraman behar dira.
Aldaketarik ez bada, autobusen irteera eta etorrera eliz-atarian izango da.
Izen ematea abenduaren 7an, larunbatean, amaituko da. Beraz, animatu zaitezte eta eman izena. Egun polita igaroko dugu.
Izen-emate orria eskuratzeko sakatu ondorengo esteka: Izen-emate orria