Pixkanaka uda gerturatzen ari da, eta baita udako kanpaldiak ere. Aurten ere salestarrek antolatutako kanpaldietan parte hartzeko aukera izango duzue. Honen bidez, jakinarazten dizuegu izen-ematea irekita dagoela OTSAILAREN 13A, ASTELEHENA arte. Ikasturte honetan zehar ADS taldeetan parte hartzen dutenek aukera dute udan Somalo eta Logroñora joateko.
Esperientzia horretan, gauza zoragarri piloa partekatuko ditugu: festak, alaitasuna, lagun berriak, talde eta igerileku momentuak, irteerak, kanpoan egindako ekintzak… Urte guztiko ADS taldeetako esperientziaren amaiera biribila izango da.
Segidan eskura dauzkazue izena emateko orriak: LH 4 (FLOREAGA) / LH 4 (XABIER MUNIBE) / BESTEAK