Kaixo lagunok!!
Dakizuen moduan, Somalon (Errioxan) egon gara dbh 2koak Azkoitia, Errenteria, Gasteiz, Barakaldo eta Santanderreko jendearekin, uztailaren 13tik 20ra. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan eta gainera eguraldiak asko lagundu digu. Aktibitate asko egin ditugu, mendi irteera, gymkanak, igerilekura joan, taldeak eman…
Gure kanpaldia historian oinarrituta zegoen (prehistoria, Grezia, Roma, erreboluzio frantsesa, aldi modernoa…). Egun bakoitza garai desberdin batean oinarrituta zegoelarik. Prehistoriaren egunean taller batzuk egin genituen. Erreboluzio frantsesean umeak beraiek aukeratzen zuten egin nai zuten guztia, masajeak, aquarebic, desfilea…egin genituelarik. Beste egunak ere gauza interesgarriak izan zituzten eta deskantsatzeko denborarik gabe azken gaua iritsi zen, diskoteka, monitoreen kantua, lagun ezkutua…
Oso giro alaia egon da, egun osoa dantzatzen edo kantatzen pasatzen genuen, oso esperientzia polita izan da. Oso gustura bueltatu gara gure etxeetara, hurrengo urtean bueltatzeko gogo askorekin eta egin ditugun lagun guztiak urtean zehar ikusteko intentzioarekin.
Argazkiak ikusteko sakatu- hemen -para ver las fotos.