Uztailaren 20tik 27ra bitartean, Somalon izan gara DBH1ekoak. Bertan Barakaldo, Santander,Errenteria eta Azkoitiko jendea bildu gara eta 7 egun zoragarri pasatu ditugu. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan, lehenengo egunetik ekintza pila batez gozatu ahal izan baitugu.
Historiari buruzko kanpamendua zenez, egun bakoitza historiaren garai desberdinetan girotuta zegoen. Historiaurretik hasita, aldi modernorainoko bidaia egiteko aukera izan dugu. Egunero goizeko 8:30etatik gaueko 12ak arte gelditu ere egin gabe, hainbat ekintza burutuz. Horien artean, tailerrak, gymkanak, txapelketak… Horrez gain, egun batean Urbasara irteera egin genuen, Urederra ibaia ikusiz. Benetan egun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen.
Haur eta monitore guztiok primeran pasa dugu kanpaldi honetan eta orain, hurrengo urteko kanpaldiaren zain geratzea besterik ez zaigu geratzen. Hurrengo urtean egindako lagun guztiak ikusteko aukeraz gain, beste kanpaldi zoragarri bat pasatzeko esperantzarekin bueltatuko gara Somalora.
Argazkiak ikusteko sakatu – HEMEN -. Cliquea para ver las fotos.