Dakizuen moduan, Somalon (Errioxan) egon gara DBH 2koak Azkoitia, Errenteria, Barakaldo eta Santanderreko jendearekin, uztailaren 13tik 20ra. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan eta gainera eguraldiak asko lagundu digu. Aktibitate asko egin ditugu, mendi irteera, gymkanak, igerilekua, ospakizunak…
Gure kanpaldia historian oinarrituta zegoen (prehistoria, Grezia, Roma, Frantziako Iraultza, aldi modernoa…). Egun bakoitza garai desberdin batean oinarrituta zegoelarik. Prehistoriaren egunean jolas batzuk egin genituen. Frantziako Iraultzean umeek beraiek aukeratu zuten egin nahi zuten guztia. Beste egunek ere gauza interesgarriak izan zituzten eta atseden hartzeko denborarik gabe azken gaua iritsi zen, diskoteka, monitoreen kantua, lagun ikusezina…
Oso giro alaia egon da, egun osoa dantzatzen edo kantatzen pasatzen genuen. Oso gustura etorri gara gure etxeetara, hurrengo urtean bueltatzeko gogo askorekin eta egin ditugun lagun guztiak urtean zehar ikusteko asmoz.