Gaur Alai Batzak eta Azkoitiko Udalak antolatutako Uztaila Jolasean kanpaldaiari amaiera bikaina eman zaio jaialdi bikaina eginez. Behin ume guztiak makillatuz gero, astean zehar prestatutako dantzak eta kantuak erakutsi dizkigute. Gainera, HHkoek ustekabe atsegina izan dute, Klotilda pailazoaren bisita. Primeran pasatu dute berarekin. Eta bukatzeko, mokaduren bat jaten egon gara.
Aurtengo proiektu honetan parte hartu duzuen ume, begirale, koordinatzaile eta guraso guztioi…
ESKERRIK ASKO!
Espero dugu guztiontzat esperientzia hezigarria izan dela. Ondo izan eta hurrengora arte!