Gaur Alai Batzak eta Azkoitiko Udalak antolatutako Uztaila Jolasean kanpaldaiari amaiera bikaina eman zaio jaialdi bikaina eginez.
HHkoek ustekabe atsegina izan dute, Rigoberto mago eta pailazoaren bisita. Primeran pasatu dute berarekin.
Segidan guztiok mokaduren bat jaten egon gara. Eta bukaera emateko sekulako diskoteka izan dugu.
Aurtengo proiektu honetan parte hartu duzuen ume, begirale, koordinatzaile eta guraso guztioi…
ESKERRIK ASKO!
Espero dugu guztiontzat esperientzia hezigarria izan dela. Ondo izan eta hurrengora arte!