SOMALO 09 LH 4
2009 Uztaila 1

Urtero gertatzen den bezala, aurten ere, Alai Batzako neska eta mutilak Errioxa aldean dabiltza, Salestarrek antolatutako kanpaldietan.
Han biltzen dira gure inguruko beste salestar eskola eta parrokietako ume eta gaztetxoekin. Bizkaia, Araba, Nafarroa, Kantabria, Gaztela eta Errioxako gatetxo ugari biltzen dira, astebete irauten duten kanpaldietan. Begirale eta salestarrak dira gaztetxoen laguntzaile.
LH4ko neska eta mutilak (10 urtekoak) Somalon egon ziren ekainaren 24tik 29ra “Fantasia” izeneko kanpaldia egiten. Nahiz eta baten bati etxetik kanpo egotea kostatu, azkenean ume guztiek gozatu egin zuten prestatutako ekintza guztietan parte hartuz: tailerrak, festak eta jaialdiak, ibilaldiak, igerilekua, meza,… Horretaz aparte, han beste tokietako lagun berriak egin dituzte eta datozen urteetan berriz elkarrekin egongo dira.
Hurrengo astean, uztailaren 6tik 13ra, bi txanda batera egingo dira: Logroñon LH 5 eta 6. mailakoak (11-12 urte) eta Somalon, DBH3koak (15 urte). Geroago etorriko dira DBH 1 eta 2koen txandak, eta gazte helduagoenak…
Izan ere, udan ere ez gara geldik egoten… Kanpaldi bikainak, eta egun hauetan herria animatzen duen “Uztaila Jolasean” ekimena daude martxan.
ARGIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
