UJ´15.07.28

ART

HH Azken egunean, eguzkia agertu da eta krokodiloekin bainatzeko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu uretan plisti-plasta. Amaiera polita eman diogu safariari eta aurtengo Uztaila Jolaseani. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Datorren urtean ere zuen zain egongo gara! Ondo pasa udan! LH Uztaila Jolaseani aurtengoz amaiera emateko, Ipintza aldera joan gara goiz-pasa. Bidean paisaia […]

UJ´15.07.27

ART

HH Gaur udako ekaitzak harrapatu gaituenez, ezin izan dugu krokodiloekin bainatu. Horregatik kobazulo batean sartu eta hainbat ekintza egin ditugu. Lehenbizi, etxera emateko argazkia eta markoa apaindu ditugu. Jarraian, patioan penaz azken jolasak egin ditugu. Eta azkenik, merendola handi bat egin dugu eta hainbat dantza ere bai! Bihar eguraldiak laguntzen badigu krokodiloekin bainatuko gara! (Igerilekura […]

Uztaila Jolasean Gamarran

ART

Gaur goizean Gasteizko Gamarra igerilekuetara abiatu gara egun ahaztezina pasatzeko asmoz. Eta esan dezakegu horrela izan dela. Eguraldiak lagundu digu eta egun osoan aritu gara uretan eta jolasean. Igerilekuak egoteaz gain, dibertitzeko aukera asko eskura izan ditugu, gure ondoan boleibol pista bat eta zabuak zeudelako. Denok gozatu egin dugu eta nahiko nekatuta heldu gara Azkoitira. […]