Dakizuen moduan, Somalon (Errioxan) egon gara DBH 2koak Azkoitia, Errenteria, Intxaurrondo, Barakaldo eta Santanderreko jendearekin, uztailaren 20tik 27ra. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan. Ekintza asko egin ditugu, mendi irteera, gymkanak, igerilekura joan, taldeak…
Gure kanpaldia pirata munduan oinarrituta zegoen. Hori izan zela eta, ur-jolasak, itsasontzi batailak, taberna pirata… antolatu ziren. Horrez gain, taldeetan giza baloreak lantzeko zenbait dinamika gauzatu ziren. Beste egunek ere gauza interesgarriak izan zituzten eta konturatu gabe azken gaua iritsi zen: diskoteka, monitoreen kantua, lagun ezkutua…
Oso giro alaia egon da, oso esperientzia polita izan da. Hurrengo urtean bueltatzeko gogo askorekin etorri gara, ea horrela den.