AB GAUA

2008 Otsaila 24

ab-gaua-134.jpgKaixo guztioi! Joan den larunbatean AB Gauan parte hartzera etorri zirenok primeran pasatu zuten. Ez dugu uste inor aspertuko zenik gau ahaztezin horretan.

Gaueko 9etan hasiera eman zitzaion festari eta goizeko laurak arte gozatu egin genuen. Amek prestatutako afari gozoa janez gero, mailaka lo egin behar genituen geletara abiatu ginen. Behin lo zakua zabalduz gero, Alai Batzako gelan jolasean ibili ginen. Ez genekien artean zer gertatuko zitzaigun gau berezi hartan. Gainera, monitoreei ezin izan genien inolako informaziorik atera.

Berehala, Alai Batza duke baten luxuzko etxe bihurtu zen eta han azaldu zitzaigun pertsonaia desberdinak: lur emailea, dukesa, txoferra… Eta inork espero ez zuena gertatu zen, argia joan egin zen eta hilketa baten testiguak izan ginen. Zer egin behar genuen? Taldeka elkarrizketa egin genien, Floreagan zehar, susmagarri guztiei hiltzailea aurkitzeko asmoz. Segidan, kasinoan gero eta bale gehiago irabazten saiatu ginen. Gero… diskoteka, txokolatea, pelikula. Goizeko laurak inguru oheratu ginen.

Eta hiru ordu geroago jaiki ginen. Dena ordenatu eta garbitu, eta behin gosaria hartuz gero, guztiok etxera joan ginen. Eskerrik asko monitoreei dena prestatzeagatik. Horrela jarraitu!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

OTSAILAREN 16ko KRONIKA

2008 Otsaila 17

otsailak-16-6.jpgBeste asteburu bat joan zaigu, baina guregan eramaten ditugu Alai Batzan pasatutako momentu ederrak.

 

Larunbateroko taldeak bukatutakoan, Alai Batzako gela ireki zen, betiko orduan. Ez dugu esan behar bazkide pilo bat atea irekitzearen zain zegoela. 

 

Ausartenak antolatu zen tailerrean parte hartzera joan ziren eta, egia esan, gustura egon ziren pintzekin animaliak egiten. Bitartean, txapelketa berezi bati hasiera eman zitzaion eta aurtengo kantaldi-jaialdian aterako diren talde batzuk entseatzen egon ziren.

Hiru aste besterik ez dira geratzen Aste Santua heldu dadin…, baina oraindik ekimen berezienak egiteke daude. Hasteko, datorren larunbatean AB Gaua izango dugu (ez ahaztu afaria eta lozakua) eta martxoaren 8an kantaldi-jaialdia. Ostiral eta larunbatetan elkar ikusten jarraituko dugu, ezta? Hurrengora arte!

OTSAILAREN 9ko KRONIKA

2008 Otsaila 10

otsailak-9-10.jpgKaixo lagunok! Beste asteburu eder bat pasatu dugu Alai Batzan. Nahiz eta sekulako eguraldia egin, lagun asko animatu ziren etortzera.

Larunbateroko ADS taldeak bukatutakoan, hasiera eman genien antolatutako ekintzei. Hasteko, “3 en raya” tailerrean aritu ziren jende-mordoa bi txandatan banatuta. Bitartean, Tauk eta Iurbentiak jokatu zuten errege kopako final erdia ikusteko aukera izan zuen beste talde batek.

Seiak inguru kantaldi-jaialdirako entseguak hasi ziren, lau aste besterik ez dira falta eta. Atzo izena emateko epea bukatu zen eta 22 taldek hartuko dute parte.

Aipatu den guztia egiteaz gain, Alai Batzako zozketarako txartelak banatzen hasi ginen. Aurten nobedade batekin. Bazkide batek hogeita bost saltzea lortuz gero, euro bat emango diogu. Anima zaitezte eta emaiozu zuen laguntza Alai Batzari! Eskerrik asko.

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Hurrengo orria »