KANTALDI-JAIALDIA 2008

2008 Martxoa 10

dsc09048.jpgMartxoaren 8an, Baztartxo udal aretoan, ospatu zen Alai Batzaren Kantaldi-Jaialdia 2008. Saio benetan bikaina atera zen, Jaione eta Igor aurkezleen eskutik

Lehen zatian 11 kantu entzun genituen, zuzenean, bai kantua eta bai musika instrumentala.  Bigarren zatian, 9 dantzaz gozatzeko aukera izen genuen.

Epaimahaiak sariei buruzko erabakiak hartzen zituzten bitartean, Jenny Calero eta Iker dantzarien emanaldi zoragarria ikusteko aukera izan genuen. Hor eta han, dantza lehiaketa ugaritan parte hartzen aritzen dira, profesional bihurtzeko asmoz: sari batzuk ere jaso dituzte. Oso ongi aritu ziren, guztion gozamenerako.Azkenean sariak jasotzeko garaia ere iritsi zen. Hona hemen sail bakoitzeko sariak.KANTALDIA.1.- Iluntzean (Amaia Illarramendi, Miren Madinabeitia, June Etxaniz).

2.- “Tu peor error” (Maite Alberdi).

3.- “Soledad” (Alaitz Alberdi, Maren Alberdi, Xavier Arrieta)za

DANTZA sailean.

1.- I don’t have to try (Ainhoa Aranbarri, Sara Rodriguez, Cecilia Mª Madrid, Itxaro Iraeta, Oihana Uria, Leire Elorza).

2.- I  like to movy  (Iñigo Etxeberria, Aitor Oteiza, Joseba González, Egoitz Lizarralde, Joakin Izuzkiza, Ander Insausti, Aritz Alberdi, Aitor Andreu).

3.- Hey baby (Amaia Ilarramendi, Miren Medinabeitia, Miren Etxezarreta, Ane Juaristi, June Etxaniz, Malen Balenciaga).Giro bikaina izen zen musika eta dantza saio honetan.Musikari, dantzari eta kantariek oso maila altua eman zuten. Oso garrantzitsua da gaztetxoei honelako espresio bideak eskaintzea. Alor honetan Alai Batzak lan bikaina egin du. Zorionak partaide, antolatzaile eta monitore guztiei!!

MATXOAREN 1eko KRONIKA

2008 Martxoa 2

martxoak-1-18.jpgOporrak hurbiltzen ari zaizkigu eta horrek esan nahi du Alai Batzako amaiera gertu dagoela.

Joan den larunbatean tailer berezi bat izateaz gain, Singer Star jokoan ume batzuk gogoz aritu ziren. Argazkietan ikusten denez, bazkideek txapak egiteko aukera aprobetxatu egin zuten. Honez gain, Kantaldi-Jaialdirako entseguak egin ziren, datorren larunbatean dena ondo atera dadin. 

Eta datorren asteburuan amaiera bikaina emango diogu Alai Batzari, oporrak pasatu arte.

Ostiralerako ordutegia honako hau izango da:

17h15-18h00: askaria (ADS LH 5-6)

18h00-20h00: Alai Batza

20h00-23h00: Gazte Kluba

Ostiralean ere arratsaldeko 7etan kantaldirako entseguak hasiko dira On Bosko aretoan. 

Eta larunbatean, martxoaren 8an, KANTALDI-JAIALDIA ospatuko da honako toki eta orduan:

17h00: Baztartxo aretoan

Alai Batzako monitoreok gonbidatzen zaituztegu (eta zuen senideak ere) Kantaldi-Jaialdira etortzera eta aurkeztuko dituzten kantu eta dantzekin gozatzera. Larunbatean elkar ikusiko dugu, ezta?