FAMILIEN FESTA

2008 Maiatza 25

ab-afaria.jpgJoan den larunbatean Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.

 

Arratsaldeko zortzi t`erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa… Ordu erdi bat beranduago jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Berrehun lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar.

 

Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Gure aurkezle ospetsuenek, Igorrek eta Jaionek, eta hemendik aurrera lan horretan arituko direnek, Edurnek eta Iosuk, emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuzten. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, bingo, kurtsoko argazkiak, diskoteka…, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.

 

Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, berehala egin beharreko lana bukatutzat eman genuen.

 

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Nahiz eta Alai Batzako kurtsoa bukatu, oraindik monitore eta bazkide askori geratzen zaizkigu Somalo eta Logroñoko kanpaldiak eta gure herrian Uztaila Jolasean. Uda bikaina pasa dezagula espero dugu.

 

Joan den larunbatean, Alai Batzako festaren bukaeran zozketa egin genuen. Atera ziren zenbakiak honako hauek dira:

 

ZENBAKI SARITUA: 0114

ERRESERBA: 5530

Sariaren iraungitze data ekainaren 20a da.

ASTEBUKAERA SOMALON

2008 Maiatza 12

somalo-64.jpgGoizeko 9etan autobusera igo eta Somalorantz abiatu ginen. Autobusean kantatzen eta musika aditzen joan ginen. Hamaikak aldera Somalora ailegatu ginen. Autobusetik maletak hartu eta etxean sartu ginen. Maletak logeletara eraman genituen eta bazkaria hartu ondoren joko batzuk egin genituen. Batzuk irabazi eta besteak berriz galdu, baino denak barrezka eta ondo pasatzen.
 
Bazkaldu eta gero saskibaloi partidua jokatzen egon ginen. Bukatutakoan, tailerretan aritu ginen lagun ikusezinarentzako oparia prestatzeko asmoz. Merienda hartu eta gero, talde bakoitza gela batera joan zen gaueko diskotekarako dantza edo antzerki bat prestatzera.

Gero afaltzeko ordua ailegatu zen, talde batek mahaia jartzen zuen bitartean besteak zain geunden jantokira sartzeko. Sopa, saltxitxak, hanburgesak eta arrautza frijituak jan genituen, eta oso ona zegoela dena esan beharra dago. Afaldutakoan, batzuk platerak garbitzera joan ziren eta besteak hortzak garbitzera eta diskotekarako prestatzera. Hamar t´erdietan hasiera eman zitzaion beladari: singer star, prestatutako dantzak eta antzerkiak, diskoteka, pelikula…
 
Hurrengo egunean, goizeko bederatzietan musikarekin esnatu ginen. Lo sakotik irten eta janztera joan ginen. Bederatzi t´erdietan gosaria zegoen eta gosaldu eta gero Uruñuelara joan ginen. Han “painuelitozka” ibili ginen eta hamabietan etxerantz abiatu ginen berriro, mezatan parte hartzera. Gero izan zen oparien banaketa, txapelketako sariak, aste-bukaerako argazkiak… Eta ia atsedenik hartu gabe jantokira sartu ginen. Solomoa eta makarroiak zeuden jateko, hauek ere oso gozoak. Hiruretan taldeka elkartu ginen eta denon artean etxea txukundu egin genuen. Lauetan taldezko argazkiak atera eta autobusera igo ginen. Seietan Azkoitian geunden berriz, asteburu eder bat pasa eta gero. Monitoreei adio esan eta gurasoekin etxera joan ginen, hurrengo Somalo noiz ailegatuko den zain.