SOMALO: LH 4. MAILAKO KANPALDIA
2008 Ekaina 30
Ekainaren 24tik 29ra Somalon bildu gara salestar parrokia eta ikastetxeetako LH 4. mailako umeok kanpaldiaz gozatzeko asmoz. Azkoititik hamabost lagun joan ginen eta guztira 120 elkartu ginen.
Argazkietan ikusten duzuenez, primeran pasatu genuen eta lagun berriak egin genituen. Kanpaldian sortutako giroa aparta izan zen eta eguraldi ederrak lagundu zigun aste osoan zehar. Zer egin genuen? Denetatik: esku tailerrak, jokoak, ur-iraultza, diskoteka, dantzak… Honez gain, ibilaldi bat egin genuen Najeraino eta ia egun guztietan igerilekura joan ginen uretan ondo pasatzera.
Ea datorren urtean ume gehiago animatzen diren parte hartzera! Ez zaizue damutuko!
