SOMALO: DBH 1. MAILAKO KANPALDIA

2008 Uztaila 28

Kaixo guztioi!
Uztailaren 20tik 27ra bitartean, Somalon izan gara DBH1ekoak. Bertan Barakaldo, Santander,Iruñea eta Azkoitiako jendea bildu gara eta 7 egun zoragarri pasatu ditugu. Bertan ez dugu aspertzeko aukerarik izan, lehenengo egunetik aktibitate pila batez gozatu ahal izan baitugu.
Historiari buruzko kanpamendua zenez, egun bakoitza historiaren aldi desberdinetan girotuta zegoen. Historiaurretik hasita, aldi modernorainoko bidaia egiteko aukera izan dugu. Egunero goizeko 8:30etatik gaueko 12ak arte gelditu ere egin gabe, hainbat ekintza burutu ditugu. Horien artean, tailerrak, gymkanak, kanpeonatoak,… Horretaz gain, egun batean Urbasara irteera egin genuen Urederra ibaia ikusiz. Benetan egun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen.
Haur eta monitore guztiek primeran pasa dugu kanpaldi honetan eta orain, hurrengo urteko kanpaldiaren zain geratzea besterik ez zaigu geratzen. Hurrengo urtean egindako lagun guztiak ikusteko aukeraz gain, beste kanpaldi zoragarri bat pasatzeko esperantzarekin bueltatuko gara Somalora.
Argazkiak ikusteko sakatu – hemen -. Cliquea para ver las fotos.

SOMALO: DBH 2 KANPALDIA

2008 Uztaila 20