ALAI BATZAKO PRESTAKETA

2008 Iraila 21

Joan den asteburuan, irailaren 20-21ean, Alai Batzako begiraleak Urnietara joan ginen urte osorako programazioa prestatzera.

Ordu asko eman genituen helburu orokorrak eta ekintza inportanteak zehazteko. Horrez gain, prestakuntza eta otoitzari ekin genion asteburu honetan. Aukera ezin hobea izan da aurten aurrera eramango dugun proiektua ilusioz hasteko.

Igandean ospatutako mezatan eskatu genuen moduan, Jainkoaren eskuetan jartzen dugu Alai Batza, berak lagun diezagun gure helburu guztiak gauzatzen.

ENTSEGUEN HASIERA

2008 Iraila 19

Kurtso hasierarekin batera musikaleko entseguei ere hasiera eman diegu. Ostegun eta ostiral arratsaldetan gogotsu biltzen dira aktore/sa , dantzari eta gainerako musikaleko kideak. Oporraldi luzearen ostean indarberriturikĀ  itzuli dira partaideak eta giro bikaina sortu da. Gogo bizizĀ  daude guztiakĀ  eta pixkanaka pixkanaka barnean duten onena ateratzen hasi dira , beraz ez galdu gure arrastoa hau oso itxura ona hartzen ari baita eta ziur amaiera izugarria izango duela.

II. BEGIRALEENTZAKO PRESTAKUNTZA JARDUNALDIAK

2008 Iraila 15

Joan den asteburuan, Alai Batzako begirale batzuk parte hartu zuten begiraleentzako prestakuntza II. Jardunaldietan. Inspektoriako salestar ikastetxeetatik joanik, ehun eta hogei begirale elkartu ziren Urnietan.

Aurre-begiraleek tailer teoriko-praktikoak eduki zituzten, eta honako hauek izan ziren:
- Afektuen mundua
- Jesus: talde-suspertzailea
- Baliodun joko eta jolasak
- Sortzaileak gara

Adinez nagusiak zirenek bete tailer batzuetan parte hartu zuten:
- Irribarreak eskainiz. Clown ikastaroa
- Kaleko haurrak, gure hartzaileak?
- Eurak aldatu ala geu aldatu. Gasteekiko pastoraltza-lana
- Kontabilitate-plan orokorrera moldatuz
- Animazio-teknikak

Horrela, Alai Batzari hasiera eman diogu begiraleen prestakuntzaren bidez. Oraindik egun batzuk geratzen dira ADS taldeak eta larunbateroko ekintzak hasteko, baina begiraleok martxan gaude kurtsoa ahaztezina izan dadin.