Yvette eta Janire
2008 Urria 26
Aurtengo Alai Batzako ekintza berria daukagu, Alai Batzako partaideak ezagutzea. Gaur hasteko bi neska jatorrak ezagutuko ditugu: Janire eta Ivette. Espero dugu ekintza berri hori zuen gustoa dela.
URRIAREN 25eko KRONIKA
2008 Urria 26
Joan den urriaren 25ean Alai Batzak ordutegi normala izan zuen. Floreagara hurbildu zirenek primeran pasatu zuten arratsaldean zehar antolatuta zeuden ekintzetan.
Arratsaldeko 16h30etatik, hasiera eman genuenetik, 20h00etara inork ez zuen aspertzeko aukera izan. Tailerrean ume ugari egon ziren eta patarevekin oso esku-lan politak egin zituzten. Bitartean, talde pilo batzuek parte hartu zuten 3×3 eta futbol txapelketan eta irabazleei sariak emango zaizkien hurrengo larunbatean.
Zazpiak inguru bideo tailerrean apuntatuak bildu ziren eta datozen larunbatetarako antolaketa egin zuten. Eta segidan, Batuka saio berezi bat hasi zen. Parte hartu zutenek ordu bat eman zuten dantzatzen, telebistan azaltzen ziren mugimenduak jarraituz.
Hurrengo larunbatean, azaroaren 1ean, ordutegi normala izango dugu (16:30-20:00). Ez ahaztu larunbatetan ADS taldeak 15:45ean hasten direla.
El pasado 25 de octubre tuvimos horario normal en Alai Batza. Los que se acercaron se lo pasaron genial con las actividades que había preparadas.
Desde las 4 y media de la tarde hasta las 8 nadie tuvo ocasión de aburrirse. Muchos estuvieron en el taller de patarev, realizando unos trabajos manuales muy bonitos. Al mismo tiempo, se disputaban en el patio partidos de los campeonatos de 3×3 y fútbol. Los ganadores recibirán sus premios el próximo fin de semana.
Hacia las 7 de la tarde los participantes en el taller de vídeo se reunieron y prepararon el trabajo de los próximos sábados. Y a continuación tuvimos una sesión especial de Batuka.
El próximo sábado, 1 de noviembre, tendremos horario normal (16h30-20h00). No olvidéis que los grupos de ADS de los sábados comienzan a las 15h45.
URRIAREN 18ko KRONIKA
2008 Urria 19
Joan den larunbatean abian jarri zen Alai Batza.
Arratsaldeko 15.30ean ume ugari zegoen atea irekitzeko unearen zain. Goiko patioan egin zen karneten banaketa eta laurak inguru denok On Bosko aretoan bildu ginen. Han bazkide guztiei eman zitzaizkien kurtso osorako informazioa, data garrantzitsuenak, gure web erabiltzeko oharrak…
Hortik aurrera, etorri zirenek gozatu egin zuten begiraleek prestatutako berrikuntzekin: esku tailer bereziak, futbol eta saskibaloi txapelketa, jolasak, dantzatzeko makinak, sing star…
Arratsaldeko zazpietan, Alai Batzako kide guztiek txokolatea eta bizkotxoak dastatzeko aukera izan zuten. Eta egun honi merezitako bukaera emateko diskoteka saioa antolatu zen. Eta bukaeran, bazkide bakoitzak jaso zuen aurtengo kamiseta berria.
Datozen larunbatetan ordutegi normala izango dugu, hau da, 16.30etatik 20.00etara.
El pasado sábado se puso en marcha Alai Batza.
A las tres y media de la tarde muchos niños y niñas esperaban el inicio con mucha ilusión. Una vez recogidos los carnets nos reunimos en el teatro. Allí se informó de las fechas más importantes del curso, se explicó la manera de poder utilizar nuestra página web…
De ahí en adelante todos pudieron disfrutar con los talleres, campeonatos, máquinas de baile, chocolate, discoteca… Y antes de marchar a casa, cada uno cogió la nueva camiseta.
Los próximos sábados volveremos al horario normal, de 16:30 a 20:00.

