AZAROAREN 29eko KRONIKA

2008 Azaroa 30

Joan den larunbatean Alai Batzara etortzera animatu zirenek primeran pasatu zuten.

Nahiz eta festa izan, bazkide asko etorri ziren prestatutako ekintzetan parte hartzera. Aldi honetan, tailerrean postre berezi bat prestatzen aritu ziren. Gero, seiak inguru Errealeko zaleei aukera eman genien partidako lehenengo zatia ikusteko.

Jarraian, dantzatzeko makinak martxan jarri ziren eta horretan eman zuten denbora ume askok.

Datorren larunbatean betiko ordutegia izango dugu. Eta gogora ezazue musikaleko sarrerak salgai daudela, ez laga azken momenturako!

El pasado sábado todos los niños y niñas que se acercaron a Alai Batza disfrutaron de una estupenda tarde. Aunque estábamos metidos en plenas fiestas, muchos fueron los que participaron en el taller de pastelería y en las máquinas de baile. Como siempre lo más importante y valioso, el buen ambiente, la alegría que se respira en cada rincón de Alai Batza.

El próximo viernes y sábado tendremos el horario normal, así que no olvidéis venir. Y recordad que las entradas del musical están ya a la venta. ¡No lo dejéis para el último momento!

AZAROAREN 21eko KRONIKA

2008 Azaroa 23

Joan den asteburuan soilik ostiralean ireki genuen danborrada ospatuko zen eta. Hala ere, ezin dugu esan beste egunetan baino jende gutxiago etorri zenik.

Beti bezala, monitore eta premonitoreek Alai Batzako gela muntatu ondoren, LH 5. eta 6. mailetako ADS taldekideak antzokian bildu ziren datozen ostiraletako antolaketa ezagutzeko. Behin abisuak emanez gero, taldeetan elkartu ziren adiskidetasun gaiari gogor ekiteko.

Seietatik zortzietara Alai Batzako gelan egon ziren gehienok jolasetan, eta DBHko taldeak hasi ziren beraien bilerak egiten.

Eta zortzietan DBHkoei zegokien Alai Batzan egotea, ordu horretan Gazte Klubari hasiera ematen zaiolako. Esan dezagun izandako giroa ederra izan zela hamaikak arte (ateak ixteko unea). Bitartean, musikaleko entseguak egiten egon ziren antzokian.

Hurrengo aste-bukaeran soilik larunbatean irekiko da Alai Batza, betiko ordutegiarekin. Egun horretan ADS taldeak ere izango ditugu.

AB GAUA 2008

2008 Azaroa 16

Kaixo guztioi! Joan den larunbatean AB Gauean parte hartzera etorri zirenok primeran pasatu zuten. Ez dugu uste inor aspertuko zenik gau ahaztezin horretan.

Gaueko 9etan hasiera eman zitzaion festari eta goizeko laurak arte gozatu egin genuen. Amek prestatutako afari gozoa janez gero, mailaka lo egin behar genituen geletara abiatu ginen. Behin lo zakua zabalduz gero, Alai Batzako gelan jolasean ibili ginen. Ez genekien artean zer gertatuko zitzaigun gau berezi hartan. Gainera, monitoreei ezin izan genien inolako informaziorik atera.

Berehala, Alai Batza mafioso batzuek hartu zuten eta haien nagusia topatu behar zen. Taldeka jarrita, Floreagan zehar zortzi pista aurkitzen egon ginen. Jasotako laguntza bakarra mapa bat izan zen eta linterna bat, joko osoa ilunpetan egin genuelako. Behin nagusia aurkituz gero, hasiera eman genion diskotekari. Gero… txokolatea, pelikula. Goizeko laurak inguru oheratu ginen.

Eta hiru ordu geroago jaiki ginen. Dena ordenatu eta garbitu, eta gosaria hartutakoan, guztiok etxera joan ginen. Eskerrik asko monitoreei dena prestatzeagatik. Horrela jarraitu!

El pasado sábado celebramos en Alai Batza la esperada fiesta de AB Gaua. Desde las 9 de la noche hasta las 8 de la mañana vivimos una especial noche llena de sorpresas y buenos momentos: gran juego, discoteca, película… Todos los que participamos disfrutamos de un buen ambiente, en una noche preparada con mucho esmero y cariño por los animadores.

El próximo viernes el horario será normal, pero el sábado, día de la Danborrada, no habrá ni Alai Batza ni grupos ADS. ¡Hasta el viernes!

ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKAKATU HEMEN

Hurrengo orria »