URTARRILAREN 24ko KRONIKA
2009 Urtarrila 25
Zer egin genuen pasa den asteburuan? Hasteko, esan dezagun Alai Batzako giroa dela gauzarik onenena, eta horren ondorioz, parte hartzen duten ume eta gazte guztiak.
Ikasturte honetako tailerretako maila ezin hobea izaten ari da. Joan den asteburuan bazkide askok aukera izan zuten postre ederrak prestatzeko, irudietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, “Lehoi Erregea” antzerki musikalaren bigarren zatia ikusi genuen eta aurreko astean hasitako Wii txapelketari bukaera eman zitzaion.
Eta egunari merezitako amaiera emateko eye toy jokoa jarri genuen, eta ume askok parte hartu zuten makinak proposatzen zituen mugimenduak eginez.
Kontutan hartu behar duzue datorren larunbatean On Boskoren festa Alai Batzan ospatuko dugula. Ordutegia ez da aldatuko, baina ekintza bereziak izango ditugu: jokoak, txartelak, merienda, zozketa, diskoteka… Anima zaitezte etortzera! Ez zarete damutuko!
URTARRILAREN 17ko KRONIKA
2009 Urtarrila 18
Joan den asteburuan giro ederra izan genuen Alai Batzan. Nahiz eta sekulako eguraldia egin, bazkide asko animatu ziren antolatutako ekintzetan parte hartzera.
Esan behar da eskainitako tailerra berezia zela eta parte hartzaileen kopurua ikusirik argi dago askoren gustukoa izan zela. Argazkietan ikus daitekeen moduan, esku lan politak egin ziren.
Baina arratsaldeari ez genion honekin amaiera jarri. Tailerra egiten zen bitartean, ume pilo bat futbol eta saskibaloian ibili zen patioan. Gero, zazpiak inguruan, Wii txapelketa izan genuen eta talde bat gustura egon zen jokoetan Alai Batzako bukaera ailegatu zen arte.
Ez ahaztu bi aste barru On Boskoren festa Alai Batzan ospatuko dugula. Hurrengora arte!
URTARRILAREN 10eko KRONIKA
2009 Urtarrila 11
Joan den larunbatean berriz hasiera eman genion Alai Batzari.
Esan dezakegu aparteko giroa izan genuela. Proposatu ziren ekintzetan bazkide askok parte hartu zuten, batez ere antolatutako tailer berezian; egin beharrekoa lasaitasunez hartuta, koloredunezko irudi politak egin ziren. Bitartean, beste talde batzuk futbolean, saskibaloian edo “lehoi erregea” antzerki musikala ikusten ibili ziren.
Arratsaldeko 7etan Alai Batzako ahots onenetariko batzuk entzuteko aukera izan genuen sing star jokoan kantatzen egon ziren eta.
Datorren larunbatean zuen zain egongo gara, beste asteburu ederra elkarrekin gozatzeko. Hurrengora arte!
