Bideo tailerra
2009 Otsaila 24
Larunbatetan bideo tailerrean parte hartzen dugunok egindako grabaketa batzuk aurkeztuko dizkizuegu. Hemen daukazue lehenengoa… Espero dugu zuen gustukoa izatea. Eta horrela baldin bada, anima zaitez gurekin grabatzera…
INAUTERIAK 09
2009 Otsaila 22
Aurtengo inauteriak heldu ziren eta esan dezakegu egun ederra pasa genuela.
Bostak inguru ume pilo bat hasi zen biltzen ikastetxeko sarreraren ondoan. Hor zeuden guztiak taldeka banatuta: erleak, landareak, erizainak… Hauetaz gain, mozorro-jantzi originalak ere azaldu zitzaizkigun. Dena den, argazkietan ateratako “modelo” guztiak ikusteko aukera daukazue.
Eguna alpino margoetan giroturik zegoen eta denbora azkar pasatu zen. Behin taldeak antolatuz gero, jokoari hasiera eman genion. Talde bakoitzak margo kopuruaren gehiena irabazi behar zuen sei proba berezietan parte hartuz. Bukatutakoan, merienda banatzeko ordua heldu zitzaigun eta indarberritu egin ginen txokolatea eta zukua hartuz.
Desfileak, sariek eta diskotekak amaiera aparta eman zioten egunari…
Datorkigunari begira, kontutan hartu behar duzue hurrengo astean ez dela ekintzarik egongo, Bilbora musikaleko azkeneko emanaldiak egitera joango baikara… Ondo izan!
OTSAILAREN 14ko KRONIKA
2009 Otsaila 16
Beste asteburu bat joan zaigu, baina guregan eramaten ditugu Alai Batzan pasatutako momentu ederrak.
Larunbateroko taldeak bukatutakoan, Alai Batzako gela ireki zen, betiko orduan. Ez dugu esan behar bazkide pilo bat atea irekitzearen zain zegoela.
Ausartenak antolatu zen tailerrean parte hartzera joan ziren eta, egia esan, gustura egon ziren argazki-koadroak egiten. Bitartean, txapelketa berezi bati hasiera eman zitzaion. San Valentin eguna zenez, Alai Batzako poetarik onena bilatzen egon ginen (hurrengo larunbatean horren berri emango da). Honez gain, aurtengo kantaldi-jaialdian aterako diren talde batzuk entseatzen aritu ziren.
Oraindik aste batzuk geratzen zaizkigu Aste Santua heldu dadin…, eta hiruhilabete honetako ekimen berezienak heltzear daude. Hasteko, datorren larunbatean inauteriak ospatuko ditugu (5etatik 8ak arte). Ez ahaztu datorren ostiralean Alai Batza itxita egongo dela. Eta larunbatean elkar ikusten jarraituko dugu, ezta? Hurrengora arte!
