Familien Festa 2009
2009 Maiatza 24
Joan den larunbatean Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.
Arratsaldeko zortzi t`erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa… Ordu erdi bat beranduago jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Berrehun lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar.
Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Gure aurkezleek, Edurnek eta Imanolek, emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuzten. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, bingo, kurtsoko argazkiak, diskoteka…, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.
Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, berehala egin beharreko lana bukatutzat eman genuen.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Nahiz eta Alai Batzako kurtsoa bukatu, oraindik monitore eta bazkide askori geratzen zaizkigu Somalo eta Logroñoko kanpaldiak eta gure herrian Uztaila Jolasean. Uda bikaina pasa dezagula espero dugu.
Joan den larunbatean, Alai Batzako festaren bukaeran zozketa egin genuen. Atera ziren zenbakiak honako hauek dira:
ZENBAKI SARITUA: 7318
ERRESERBA: 4307
Sariaren iraungitze data ekainaren 19a da.
MAIATZAREN 16ko KRONIKA
2009 Maiatza 20
Joan den asteburuan ADS taldeei bukaera eman genien merienda eder bat eginez. Horrez gain, larunbat gauean “Lehoi Erregea” musikalean parte hartu zuten guztiok elkartu ginen Floreagako jangelan. Han afaldu genuen eta “Eurovision” ikusten egon ginen.
Datorren larunbatean Familien Festa ospatuko dugu, aurreko urteetan egin dugun moduan. Maiatzaren 19an bukatzen da epea izena emateko. Ez ahaztu ordutegi berezia izango dugula (21:00-00:30). Topaketa honen bidez amaiera bikaina emango diogu Alai Batzari, anima zaitezte etortzera eta gonbidatu itzazue zuen guraso eta senideak!
ASTEBUKAERA SOMALON ’09
2009 Maiatza 11
Goizeko 9etan autobusera igo eta Somalorantz abiatu ginen. Autobusean kantatzen eta musika aditzen joan ginen. Hamaikak aldera Somalora ailegatu ginen. Autobusetik maletak hartu eta etxean sartu ginen. Maletak logeletara eraman genituen eta bazkaria hartu baino lehen joko bat egin genuen, “hilketa Somalon”.
Bazkaldu eta gero futbol partidua jokatzen egon ginen. Bukatutakoan, ur iraultza ederra antolatu genuen eta guztiok blai eginda egon ginen. Geroago, tailerretan aritu ginen lagun ikusezinarentzako oparia prestatzeko asmoz.
Gero afaltzeko ordua ailegatu zen, talde batek mahaia jartzen zuen bitartean besteak zain geunden jantokira sartzeko. Sopa, saltxitxak, tortillak jan genituen, eta oso ona zegoela dena esan beharra dago. Hamar t´erdietan hasiera eman zitzaion beladari: singer star, kantuak, diskoteka, pelikula…
Hurrengo egunean, goizeko bederatzietan musikarekin esnatu ginen. Lo sakotik irten eta janztera joan ginen. Bederatzi t´erdietan gosaria zegoen eta gosaldu eta gero Uruñuelara joan ginen. Han “painuelitozka” ibili ginen eta hamabietan etxerantz abiatu ginen berriro, mezatan parte hartzera. Gero izan zen oparien banaketa, txapelketako sariak, aste-bukaerako argazkiak… Eta ia atsedenik hartu gabe jantokira sartu ginen. Txerri txuleta eta makarroiak zeuden jateko, hauek ere oso gozoak. Hiruretan taldeka elkartu ginen eta denon artean etxea txukundu egin genuen. Lauetan taldezko argazkiak atera eta autobusera igo ginen. Seietan Azkoitian geunden berriz, asteburu eder bat pasa eta gero. Monitoreei adio esan eta gurasoekin etxera joan ginen, hurrengo Somalo noiz ailegatuko den zain.
El fin de semana del 9-10 de mayo un grupo de chavales y animadores de Alai Batza se trasladó a Somalo para disfrutar de dos días especiales, en un ambiente de alegría, y en los que pudimos gozar de numerosas actividades y, de forma especial, de la convivencia y del trabajo en equipo.
Podéis visitar la crónica fotográfica en www.alaibatza.com.
