PINA 09
2009 Abendua 27
Beste urteetan egin dugun bezala aurten ere PINean izan gara.
Joan den abenduaren 26an Alai Batzatik 195 lagun PINera joan ginen. Goizeko 9etan hiru autobusez bideari ekin genion.
BECeko hiru pabiloietan PINa kokatuta zegoen. Han bertan egun osoa eman genuen eta bakoitzak modu desberdinetan denbora aprobetxatu zuen (esku-tailerretan, jolasetan…), argazkietan ikusten den moduan.
Joan zirenentzat aukerarik ezin hobea izan zen lagunekin primeran pasatzeko. Hau izan da aurtengo azken ekintza, baina urtarrilean berriz hasiko gara sekula baino gogo handiagoz.
Alai Batzako monitore guztien partetik, URTEBERRI ON!
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
AB 09.12.18
2009 Abendua 20
Joan de ostiralean 2009 urteari agurra eman genion Alai Batzan.
Behin arratsaldeko klaseak bukatuz gero, ADS taldeetako kideak jantokiraino hurbildu ziren bukaerako merienda edukitzeko asmoz. Giro ederra egon zen eta bakoitzak ekarritakoa partekatu zuen.
Eta gaueko bederatzietan DBHkoei zegokien bere festa ospatzea.
Bederatziak inguru, izugarrizko hotza egiten bazuen ere, apuntatu zirenak atea irekitzearen zain zeuden. Puntualtasunez guztiok afaltzera joan ginen: pizza, sandwich eta hanburgesak.
Ondoren, taldeka jarrita monitoreek proposatutako jokoetan ibili ziren: neskak mutilen kontra. Puntu gehienak lortuko zituen taldea irabazle izango zen. Eta horretan gogoz aritu ziren ordubetez.
Eta festari merezitako amaiera emateko, sekulako diskoteka antolatu zen. Benetan, gozatu egin genuen musikarekin.
Aurtengo azken ekintza PINerako irteera izango da. Elkar ikusiko dugu datorren larunbatean, goizeko bederatzietan. Ez ahaztu bazkaria eta, daukazuenok, Alai Batzako kamiseta eramatea.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
Gabonetako Jaialdia 09
2009 Abendua 13
Gabonetako Jaialdiaz 2009 urteari agurra eman genion Alai Batzan.
Arratsaldeko 5etan ekitaldian parte hartuko zuten aktore, abeslari eta dantzari guztiak prest zeuden publikoari prestatutakoa erakusteko. Bazkide ugari sartu ziren On Bosko aretoan eta ziur gaude denek primeran pasatu zutela. Lehenengo hiruhilabeteko argazkiek, jokoek, antzerki-lanek, dantzek, abestiek eta agertokitik pasatu ziren guztiek gozararazi ziguten.
Jaialdiak ordu eta erdi iraun bazuen ere, ez zen aspertzeko aukerarik egon. Ekitaldia bukatutakoan, guztiok patio berdera abiatu ginen eta merienda hartu genuen.
Eta egunari amaiera bikaina emateko sekulako diskoteka izan genuen.
Eskerrik asko Jaialdian parte hartu zenuten guztioi, zuek gabe hau ez zitekeen posible izan.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
