Antzerki Musikala: “Jr Seussical”
2010 Apirila 27

“Alai Batza” Antzerki Eskola berriro martxan dago. Jadanik hasi gara gure 5. antzerki musikala prestatzen: ez zaigu gogorik eta ilusiorik falta…
Gogora dezagun azken urteetan eginiko lana: 1992an hasi zen gure historia “On Bosco” komedia musikalaren emanaldiekin. 2004an “Moluin Rouge” musikal bikaina antzeztu genuen, eta 2006an “Notre Dameko konkorduna” klasiko zoragarria. 2008an “Lehoi Erregea”. Alai Batzaren antzerki eskolan 100 aktore eta aktoresa gazte baino gehiago aritu dira urte hauetan.
Aurten “Seussical Jr.” prestatzen ari gara, Seuss Doktorearen ipuinetan oinarritutako Brodwayko antzerki musikala. Sorpresa eta ezustekoz beteriko musikal honetan, imajinazioa da protagonista nabarmena. “Dena izan daiteke!”, “Bakarrik munduan”, “Pentsa ditzakezun gauzak”,… erritmoz eta ilusioz beteriko kantuak dira eta beste mundu batzuetara eramango gaituzte.
http://www.alaibatza.org/videos/seussical_01.flvDatorren abenduan eta ekainean eskainiko dizuegu Antzerki Musikala hori. Zoragarria da.
Astebukaeran Somalon 2010
2010 Apirila 25
Goizeko 9etan autobusera igo eta Somalorantz abiatu ginen. Hamaikak aldera Somalora ailegatu ginen. Autobusetik maletak hartu eta etxean sartu ginen. Maletak logeletara eraman genituen eta bazkaria hartu baino lehen joko bat egin genuen.
Bazkaldu eta gero futbol partidua jokatzen egon ginen. Bukatutakoan, ur iraultza ederra antolatu genuen eta guztiok blai eginda egon ginen. Geroago, tailerretan aritu ginen Haitiren aldeko eskulanak prestatzeko asmoz.
Gero afaltzeko ordua ailegatu zen, talde batek mahaia jartzen zuen bitartean besteak zain geunden jantokira sartzeko. Sopa, hanburgesak, tortillak jan genituen, eta dena oso ona zegoela esan beharra dago. Hamaiketan hasiera eman zitzaion beladari: jolasak, dantzak, apustuak, diskoteka, pelikula…
Hurrengo egunean, goizeko bederatzietan musikarekin esnatu ginen. Lo sakotik irten eta janztera joan ginen. Bederatzi t´erdietan gosaria zegoen, eta gosaldutakoan mezatan parte hartu genuen. Segidan, Uruñuelara joan ginen. Han jolasean ibili eta ordu-batean etxerantz abiatu ginen berriro… Eta ia atsedenik hartu gabe jantokira sartu ginen. Solomoa eta makarroiak zeuden jateko, hauek ere oso gozoak. Hiruretan taldeka elkartu ginen eta denon artean etxea txukundu egin genuen. Lauetan autobusera igo eta seietan Azkoitian geunden berriz, asteburu eder bat pasa eta gero. Monitoreei adio esan eta gurasoekin etxera joan ginen, hurrengo Somalo noiz ailegatuko den zain.
El fin de semana del 24-25 de abril un grupo de chavales y animadores de Alai Batza se trasladó a Somalo para disfrutar de dos días especiales, en un ambiente de alegría, y en los que pudimos gozar de numerosas actividades y, de forma especial, de la convivencia y del trabajo en equipo.
Podéis visitar la crónica fotográfica en www.alaibatza.com.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
AB 2010.04.17
2010 Apirila 18
Joan den apirilaren 17an Alai Batzak ordutegi normala izan zuen. Floreagara hurbildu zirenek primeran pasatu zuten arratsaldean zehar antolatuta zeuden ekintzetan.
Arratsaldeko 16:30etatik, hasiera eman genuenetik, 20:00etara inork ez zuen aspertzeko aukera izan. Tailerrean ume ugari egon ziren eta egindako guztiak bildu egin ziren, datorren hilabetean Haitirako dirua ateratzeko salmentan jarriko dira eta.
Bitartean, patioan Sagarzazu txapelketan ume asko futbolean ibili ziren. Eta seietan Errealak jokatu zuen partidua ikusteko aukera eman zitzaien bazkideei. Zortziak aldera, pena handiz hurrengora arte elkar agurtu genuen.
Datorren asteburuan Somalora joango gara. Ez ahaztu larunbatean goizeko 9:00etan aterako garela. Bi egun ahaztezinak izango direlakoan gaude.
Ondo izan!
Argazkiak ikusteko Sakatu HEMEN
