Jr. Seussical hasi da!!
2010 Maiatza 30
Jr. Seussical antzerki musikala bere bidea hasi da: grabazioak, entsailue, etabar.
http://www.alaibatza.org/videos/Seussical 1.flvIkusi
Alai Batza azken festa…
2010 Maiatza 23
Joan den larunbatean Alai Batzak bukaerako festa ospatu zuen. Bazkide, guraso eta monitoreak Floreagako patio berdean elkartu ginen kurtso honi amaiera bikaina emateko asmoz.
Arratsaldeko zortzi t`erdietan dena zegoen prestatuta: mahaiak, eszenatokia, dekorazioa… Ordu erdi bat beranduago jendea hasi zen sartzen eta toki hoberenak hartzen afarirako. Berrehun eta hogeita hamar lagun bilduta patioa txikiagotu genuen. Giroa ezin hobea izan zen gau osoan zehar. Aurten gainera, afaltzen ari ginen bitartean, Champions finala ikusteko aukera egon zen.
Afaldutakoan gau-jaiari hasiera eman genion. Gure aurkezleek, Anek eta Imanolek, emanaldi bakoitzean sarrarazi gintuzten. Eszenatokitik artista batzuk pasatu ziren eta izugarri gozatu genuen. Dantzak, musika zuzenean, Haitiren aldeko bingoa (155 € bildu ziren), kurtsoko argazkiak, diskoteka…, denetik izan genuen, guztion partaidetzaz.
Bukaeran, denon artean patioko garbiketa eta gauza guztien bilketa egin genuen. Horri esker, berehala egin beharreko lana bukatutzat eman genuen.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Nahiz eta Alai Batzako kurtsoa bukatu, oraindik monitore eta bazkide askori geratzen zaizkigu Somalo eta Logroñoko kanpaldiak eta gure herrian Uztaila Jolasean. Uda bikaina pasa dezagula espero dugu.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
http://www.alaibatza.org/videos/FIESTA HD.flv
Joan den larunbatean, Alai Batzako festaren bukaeran zozketa egin genuen. Atera ziren zenbakiak honako hauek dira:
ZENBAKI SARITUA: 4197
ERRESERBA: 6859
Sariaren iraungitze data ekainaren 18a da.
AB 2010.05.15
2010 Maiatza 16
Joan den asteburuan ADS taldeei bukaera eman genien merienda eder bat eginez. Horrez gain, larunbatean txapelketa antolatu genuen. Bazkide askok hartu zuten parte mahai-jokoetan. Irabazleek saria jaso zutenean, guztioi merienda eder bat eman zitzaien azkeneko eguna zen eta. Zortziak aldera, Alai Batzako gelari agur esan genion urrira arte.
Datorren larunbatean Familien Festa ospatuko dugu, aurreko urteetan egin dugun moduan. Maiatzaren 18an bukatzen da epea izena emateko. Ez ahaztu ordutegi berezia izango dugula (21:00-00:30). Topaketa honen bidez amaiera bikaina emango diogu Alai Batzari, anima zaitezte etortzera eta gonbidatu itzazue zuen guraso eta senideak!
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
