2017ko AB KANTALDI-JAIALDIA

FOTO GRANDE
KANTALDI-JAIALDIA 2017
Apirilaren 1ean, arratsaldean, Baztartxo udal aretoan Alai Batzaren 2017ko Kantaldi-Jaialdiaz gozatu genuen.
Emanaldiari hasi emateko, begiraleek “Arratsalde honetan” abestiaren letra aldatu eta izugarrizko showa egin zuten. Oso indartsu hasi zen aurtengo kantaldi-jaialdia. Gainera, aurten ere, eta lau urteren ostean azkeneko aldiz, Nereak eta Iosuk aurkeztu zuten ekitaldia.
Kantaldian, hamar kantu zuzenean eskaini ziren. Gure musikari talde bikainak (Urtzi, Xabi, Manu, Leire eta Davidek) zuzenean jo zituzten kantuak eta kantari guztiek maila ona eman zuten.
Azkeneko urteetan bezala, epaimahaia izateaz gain, publikoak ere aukera izan zuen abesti eta dantzarik gustukoena bozkatzeko, geure web orrialdearen bidez. Kantaldiko sarituak hauek izan ziren:

1. Mirari Iturbe eta Lara Martin (Titanium)
2. Naroa Alberdi, Maria Etxaniz eta Andrea Redondo (You are the one that I want)
3. Lide Alberdi eta Sara Larrañaga (Wannabe)

Jaialdian, berriz, maila altuko zazpi dantza saio izan genituen. Hauek izan ziren sarituak:
1. Trumpets: DBH2ko 13 neska.
2. Gyal you a party: DBH1eko 16 neska.
3. Cheap Thrills: LH4ko 16 neska.

Horrez gain, monitoreek beste dantza berezia eskaini ziguten amaieran. Sarrera txartelak 3 euro kobratu dira; txartel bakoitzeko euro bat Beningo kaleko umeen proiektura bideratuko da.
Bestalde, SURIYA izeneko proiektu berria ere aurkeztu zen. Proiektu honekin, Siriako salestar elkarteei lagunduko zaie. Laster izango duzue informazio gehiago gure web orrian.

Emanaldi bikaina izan zen. Alai Batzak asko zaintzen du artea, On Boscoren estiloari jarraituz… Gure gaztetxoentzat oso hezigarriak dira eta horrela lortzen dugu beraien barruko indarrak modu positiboan garatzea, ekimen honen benetako protagonistak izatea. Eskerrik asko laguntzaile eta babesleei eta ospakizun honetan parte hartu duzuen guztioi!

Aste honetan, ostiralean itxita izango dugu, baina larunbatean ohiko ordutegi eta ekintzekin itzuliko gara.
Aste ona izan.

Argazkiak3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude