KLUBEN ETA ADS TALDEEN TOPAKETA

FOTO GRANDE

KLUBEN ETA ADS TALDEEN TOPAKETA
Duela bost hilabete hasi ginen abentura honekin, baina azkenean iritsi da eguna. Maiatzaren 7a, Azkoitian Kluben eta ADS taldeen topaketa ospatu genuen. Goizean goiz elkartu ginen eta lehenengo autobusak iristerako dena prest geneukan. Hamaikak inguruan iritsi ziren autobusak. Urnietatik, Gasteiztik, Deustotik, Errenteriatik, Gurutzetatik, Iruñatik, Barakaldotik, Santanderretik, Nueva Montañatik eta San Martinetik etorri ziren haur eta begiraleak. Guztira 800 pertsona inguru elkartu ginen, guztiok ondo pasatzeko eta egunaz disfrutatzeko asmorarekin. Gainera, eguzkiak gure festan parte hartu nahi izan zuen eta horregatik egundoko eguna osatu genuen.
Iristean denei hamaiketakoa banatu zitzaien eta ondoren egunari hasiera eman genion aurtengo topaketako lemarekin eta abestiarekin. Hau da, “Bilatu zure aukera” lema izan genuen aurtengo eslogana. Ondoren, otoitzalditxo bat izan genuen. Eta jarraian, Azkoitiko herria gure patioa bihurtu genuen eta jolas erraldoi bat egin genuen herrian zehar. Hainbat txokotan genituen jolasak egin eta Balda Plazan elkartu ginen azkeneko proba erraldoia egiteko. Zer ondo pasa genuen herrian zehar hara eta hona.
Ondoren, indarberritzeko ordua iritsi zen eta bazkaltzera igo ginen ikastetxeko frontoira. Azkar bazkaldu genuen, izan ere, jarraian zetozen ekintzetan parte hartzeko izugarrizko gogoa geneukan. Arratsaldean zehar tailerrak egiteko aukera izan genuen, hamabai tailer ezberdin. Bost puzgarritan ere ibili ginen: zezen mekanikoan, guaypaut-en, jumping, giza futbolina… Musikaz gozatu eta dantzan ere aritu ginen.
Azkenik, egunari bukaea biribila emateko, azken momentutxo bat izan genuen. Bertan, etxe bakoitzeko batek aukerak bilatu behar direnaren inguruko esaldi batzuk irakurri zituzten eta klub bakoitzerako oparitxo bat ere jaso zuten. 18:00k aldera, autobusetan sartu eta denak etxera itzuli ziren.
Egun biribila izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu ilusioz eta gogo handiz parte hartu zuten haur eta begirale guztioi. Eskerrik asko.

Argazkiak3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude