Eman diogu hasiera azkeneko asteari.
HHkoak parkera joan gara gaurkoan. Eliza ataritik Intsaustiko parkera abiatu gara eta bertan hainbat gauza egin ditugu. Alde batetik, parkean aritu gara bertako tramaknkuluetan gora eta behera. Bestetik, aurpegiak margotu ditugu, harrapaketan ibili gara, baloiarekin… Ordua iritsi denean, eliza atarira joan gara berriro!
LHkoak kaktusaren bila aritu gara, izan ere, bero handia egiten zuen eta ez genuen urik edateko. Horregatik, denon artean herrian zehar kaktusaren bila ibili gara. Pisten bidez, leku ezberdinetara joan gara eta han jolas ezberdinak egin ditugu. Horrela kaktusari buruzko pistak lortu ditugu. Azkenean, denok batera aurkitu dugu kaktusa eta ura edan ahal izan dugu.
Utzi erantzuna