Gaurkoan lehen txandako azken eguna izan dugu. Charlieren urtebetetzea zen eta gonbidapenak galdu zaizkigu. Horregatik, adin ezberdinetakoak elkarrekin lanean aritu gara eta jolas berezi eta erraldoi baten bidez gonbidapenak lortu ditugu.
Ondoren Charlie agertu da eta eskerrak emateko hamaiketako erraldoia izan dugu: gailetak, pasteltxoa, otartekoak… dena oso goxoa zegoen eta momentu lasaia izan da.
Jarraian gorputzak mugitzeari ekin diogu eta dantza saio ona bat izan dugu. Oso modu polita izan da txandari amaiera emateko, adin guztietakoak elkarrekin lanean eta dantzan.
Eskerrik asko lehen txanda honetan etorri zareten guztioi. Astelehenean, bigarren txandari emango diogu hasiera.
Utzi erantzuna