HHkoak herritik ibili gara gaur. Andereño Kizurneri bere muskerra galdu zaio eta oso triste etorri zaigu. Horregatik, laguntza eskatu digu bera aurkitzeko eta horretarako, herriko leku ezberdinetan hainbat jolas egin ditugu: zapizka, txapetan, buztanen jolasa… Jolas guztiak egin ditugunean, musika eskolako parkean elkartu gara eta puzzle bat osatzean, muskertxo aurkitu dugu! Andereño Kizkurnek ordainetan, karamelo goxo-goxoak oparitu dizkigu.
LHkook, gaurkoan, bi hartu eta bat azaldu eguna izan dugu, hau da, magoek beraien garrantzia izan dute. Magia bidez sukaldera joan gara eta bertan zirkuko ikuskizunen ondoren indarberritzeko jaki goxo-goxoak prestatu ditugu: gailetak eta madalenak. Lehenbizi batzuk sukaldatu eta besteek jolas egin dugu eta ondoren aldatu egin gara. Azkenean etxera eraman ditugu bazkaltzeko.
Utzi erantzuna