Izugarrizko asteburua izan da! Ostiralean, ADS taldeak izan genituen eta oso ondo pasa genuen. Ondoren, Gazte Kluban objektuak ezkutatzera jolastu genuen eta oso ondo pasa genuen beste taldearen objektu ezkutua aurkitzen.
Larunbatean, aldiz, hainbeste itxarotako gaua iritsi zen: AB gaua! Aurtengoan urrezko txartelak bilatu behar izan genituen Txarliri emateko eta bera bere familiarekin Wonkaren fabrikara sartu ahal izateko. Begiraleak oso ongi zeuden mozorrotuta: Txarlie, Joe, Joelina, Veruca, Violet, Augustus, Wonka, Umpa Lumpa…
Jolasa oso dibertigarriak izan ziren eta ederki pasa genuen urrezko txartelen bila, azkenean, bi taldek aurkitu zituzten eta ondoren dantza egin genuen. Azkenik, pelikula eder bat ikusi genuen eta ondoren ohera joan ginen! Igande goizean esnatu, gosaldu eta etxera joan ginen. Oso asteburu ederra izan da eta dagoeneko datorren urtekoaren zain gaude!
Datorren astean, ohiko ordutegia eta ekintzak izango ditugu ostiralean eta larunbatean. Aste ona izan dezazuela!
Utzi erantzuna