Asteburu honetan eguraldi eskasari aurre egin diogu gure ekintza guztiekin. Ostiralean, ADS taldeetan kontu ezberdinak landu genituen, eta, gauean, Gazte Kluban, karta txapelketan hartu genuen parte. Hainbat jolasetan oso ondo pasa genuen.
Larunbatean, aldiz, Euskara eta euskal kultura gaiari amaiera eman genion ekintza ezberdinekin. Meriendatzeko talo goxo batzuk prestatu genituen, masa egin, frijitu eta txistorra edo txokolatearekin sabelak ederki berotu genituen. Herri kiroletan ere ibiltzeko aukera izan genuen: txingak, sokatira, lokotx bilketa… Azkenik, txapa polit batzuk ere egin genituen euskararen eta euskal kulturaren aldekoak. Guretzat hain garrantzitsua den euskara eta euskal kultura babestu nahi izan dugu bi astetan. Zein gai landuko ote dugu hurrengo asteetan? Laster jakingo duzue.
Datorren astean, ostiralean ohiko ekintzak izango ditugu, baina larunbatean itxita egongo da herriko danborrada dela eta. Aste ona izan dezazuela.
Utzi erantzuna