Kaixo!
Pasa da presentzialki egin dugun bigarren asteburua. Aste honetan ekintzak alderantziz izan ditugu. Ostiralean, LH6koek ADS taldeak izan zituzten. Ondoren, DBH2. eta DBH3. mailakoek Gazte Kluban parte hartzeko aukera izan zuten. Mihiluze jolasean aritu ziren. Oso gustura ibili ziren jolasean: galderak asmatzen, imintzioak, bertsoak, eroglifikoak… Momentu dibertigarria igaro zuten.
Larunbatean, Alai Batzan LH5 eta DBH1. mailakoek jolas ezberdinak egiteko aukera izan zuten: itzala harrapatzera, 3 ilaran… Oso ondo pasa zuten.
Datorren astean gehiago! Aste ona izan!
Utzi erantzuna