Kaixo, berriro ere:
Aurten PINera ezin garenez joan, ABENDUAREN 26an Floreagan ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dugu. Kurtso bakoitzak bere ordutegia izango du eta ordubete – ordu eta laurden iraungo dute jolasek.
Hemen duzue ordutegia:
- LH4: 11:00etan
- LH5: 12:30ean
- LH6: 16:30ean
- DBH1: 16:30ean
Bestalde, egun horretan Floreagakoak ez zaretenok (LH4-DBH1) ere parte hartzeko aukera izango duzue. 18:00etatik aurrera ordubetez jolas ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzue. Noski, betiere COVID-19aren aurkako osasun eta prebentzio neurri guztiak hartuta.
Hauek ordea izena eman beharko dute, dena kontrolatu eta antolatu ahal izateko.
Izena emateko inprimakia: Izena emateko azken eguna: ABENDUAREN 25a izango da.
Edozein zalantza edo galdera izanez gero, deitu edo idatzi lasai 623 18 03 88 telefonora edo idatzi mezu bat alaibatza@alaibatza.com helbidera.
Eskerrik asko!
Utzi erantzuna