Urte berri on guztioi! Urte berriarekin batera itzuli gara gu ere.
Ostiralean, ADS taldeak izan genituen LH6kook eta iluntzean DBH2 eta DBH3kook Gazte Klubako jolasean parte hartzeko aukera izan genuen. Eraztunaren jolasean aritu ginen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin hainbat galderen erantzun zuzena bilatu nahian.
Larunbatean, aldiz, LH5 eta DBH1kook Alai Batzan arratsaldea igaro genuen. Eguraldi ona lagun izan genuen eta jolas ezberdinetaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Oso ondo pasa genuen.
Datorren asteburuan itzuliko gara ekintza gehiagorekin.
Utzi erantzuna