Kaixo, guztioi!
Igaro dugu urtarrileko beste asteburu bat. Ostiralean, ADS taldeetan LH5koek, DBH1ekoek, DBH2koek eta DBH3koek gai ezberdinen inguruan hausnartu zuten eta On Boskoren hilabetea ospatzen jarraitu zuten.
Larunbatean, aldiz, LH4koek eta LH6koek Alai Batzan jolas ezberdinetan parte hartu zuten eta arratsalde dibertigarri bat pasa zuten, korrika modu ezberdinetara, orkestra jolasa eta beste hainbat jolasetan parte hartuz.
Datorren astean, On Boskoren hilabeteari amaiera emango diogu larunbatean egingo ditugun ekintza eta jolas ezberdinen bidez. Elkarrekin AMONG US jolas berezi batean parte hartzeko aukera izango dugu. Maila bakoitzak bere ordutegia izango du:
- LH4 – 10:00-11:30
- LH5 – 12:00-13:30
- LH6 – 16:00-17:30
- DBH1 / DBH2 / DBH3 – 18:00-19:30
Beraz, aste ona izan eta datorren larunbatean ikusiko dugu elkar AMONG US jolasean parte hartzeko.
Utzi erantzuna