Kaixo, guztioi!
Amaitu da urtarrila eta ospatu dugu guztiok elkarrekin On Boskoren festa. Aurtengoan oso ekintza berezi batekin ospatu dugu. Azkenaldian hain modan dagoen AMONG US jolasaren benetako bertsio dibertigarri bat izan dugu gure zain.
Elkarrekin sartu gara gure espaziontzi berezira eta gure lana izan da gaizkileak zein ziren asmatzea eta horretan ari ginela ez erortzea gaizkileen hatzaparretan. Horretarako, jolas eta proba ezberdinak egin ditugu eta horrela bidean lortutako pisten bidez gure helburua lortu dugu: espaziontzia ongi mantentzea eta gaizkileak nor ziren asmatzea.
Modu bikaina izan da elkarrekin On Boskorekin gogoratzeko. Izan ere, Alai Batzan beti haurrentzat eta haurrekin gaude. Eta beti bezain gogotsu jarraituko dugu haurrei irribarreak ateratzen.
Datorren astean ostiralean eta larunbatean izango ditugu ekintzak. Aste ona izan!
Utzi erantzuna