Alai Batzan garrantzi handia ematen diegu ADS TALDEei. Zer dira ADS Taldeak? Ostiralero izena eman dutenak begiraleekin elkartzen dira helburu batzuk betetzeko asmoz:
– Ume eta gazteak giza eta kristau baloreetan hezi: bakea, solidaritatea, alaitasuna, justizia, alaitasuna, optimismoa, transzendentziaren zentzua…
– Partaideen elkarbizitza eta adiskidetasuna hobetu.
– Ume eta gazteek beraien esperientziak, sentimenduak, arazoak… partekatzeko aukera izan.
– Fedearen hezitzeko bidearen eskaintza egin.
ADS Taldeetan parte hartzen dutenak ostiralero egon daitezke Alai Batza gelan eta udako kanpaldietara joateko aukera daukate, Somalo eta Logroñon egiten direnetan.