GURE NORTASUNA

XEDEA

Alai Batza Salestarren heziketa ereduan oinarritutako Aisialdi Elkartea da. Azkoitiko ume eta gaztetxo guztiei giro irekia eskaintzen die, eta gaztea protagonista izatea ahalbideratzen du. Aisialdiaren bitartez gazteen interes, kezka eta behar sakonenei erantzuten die medio pertsonal, kultural edo sozial zehatzez askatasun, erantzukizun, eta begirunezko giroan. Alai Batzak bere xedeari eusten dio modu boluntarioan egiten den lanari esker.

IKUSPEGIA

web1Alai Batzak aisialdi hezitzaile bat eskaintzen duen elkartea izan nahi du:

  • Elkarteko kide guztien parte hartzea ahalbidetuz.
  • Kristau baloreetan eta salestar estiloaz definituriko heziketa eskainiz.
  • Gure estiloa eta presentzia Azkoitiko gaztetxo guztien artean zabalduz.

BALOREAK

  • Salestar hezkuntza-proiektuaren muinean dauden eta euren etorkizunaren protagonista diren gazteenganako konfiantza.
  • Elkartea osatzen dugun guztion portaerarako araua errespetua da.
  • Kristau ikuspegitik munduari, gizarteari eta pertsonari buruz hausnarketa egitea.
  • Mundu solidarioagoa eta baketsuagoa egitea ekintza eraginkorren bidez.
  • Gaztetxo guztiak ongi etorriak izatea.
  • Elkartean alaitasun giroa sumatzea bultzatzen da, ekintza guztiak alaitasunez eta ilusioz burutuz.
  • Bakearen aldeko jarrera sustatzen da, kideen arteko harreman baketsuetatik hasita.
  • Ekintza guztiak modu boluntarioan eginiko lanari esker eramaten dira aurrera eta berauen bitartez balore hau sustatzen da.
  • Kide guztiak komunitate baten parte sentiaraztea, denen artean familia espiritua sor dadin.
  • Elkarteko kideen arteko harremanak naturalak eta adiskidetasunean oinarritutakoak dira.