GURE HISTORIA

1986.11.26tik – 1988.01.24ra

Alai Batza aisialdi heziketarako bide bezala sortu zen, salestarren Oratorio eta Gazteen zentroen nortasuna oinarria zuela, Azkoitiko neska eta mutil guztien onerako.

1986ko azaroaren 26an, Salestar komunitateak amets bat egin zuen, gero egia bihurtuko zen amets bat. Garai hartan komunitateko zuzendariak komunitateari eskari bat egin zion: Azkoitiko herriari eskaintzea salestarren proposamen pedadogogikorik ederrena  ORATORIOA. Eta izena ere jarri zion gero sortutako zen oratorioari: “Alai Batza”, poz eta alaitasunaren elkartea, Don Boscoren garaiko “Societá dell’allegria” -izen honek esanahi berezia du salestarrentzat…- Egun hartatik aurrera, 1988ko urtarrilaren 24 arte saio eta ahalekin batzuk egin ziren proiektu hura abian jartzeko.

Gaur egun.

Egun hartan, 1988ko urtarrilaren 24an, hasiera apala eman zioten Alai Batzari salestarrek. Ordutik hona, hainbat eta hainbat ekintza antolatu eta burutu da Alai Batzan: ADS taldeak, Alai Batza proiektua, Gazte kluba proiektua, Aurrera, Uztaila Jolasean, Musikalak, Kanpaldiak. Azkoitiko 400 neska-mutil eta gazteek parte hartzen dute, eta 40 begiralek, modu boluntarioan eginiko lanari esker,  ekintza guztiak aurrera eramaten diuzte.

Alai Batza aukera hau da : boluntarioen lana, gizartea animatzeko eta aldatzeko modu gisa.