Joan den asteburuan On Boskoren festa ospatu genuen Alai Batzan. Nahiz eta larunbateroko ordutegia izan, ekintza bereziez gozatzeko aukera izan zuten Alai Batzara etortzera animatu ziren guztiek. Hasteko, ume pilo bat jolasean ibili ziren. Arratsaldeko 5:30ean hasiera eman genien txartelak irabazteko antolatutako jokoei. Ordubetez gogoz egon ziren ume guztiak ahalik eta txartel gehienak lortzen. Jokoetan irabazitako txartelekin ume batzuek opari ederrak jaso egin zituzten. Geroago, merienda ederra izan genuen, On Bosko festa merezi behar zen moduan ospatzeko. Eta zazpiak aldera, diskoteka martxan jarri zen eta dantza egiteari ekin genion. Horrela On Bosko asteari bukaera eman genion. Berak lagun diezagula geratzen zaizkigun ekintzetan. Hurrengora arte! ARGAZKIAK ...
Zer egin genuen pasa den asteburuan? Hasteko, esan dezagun Alai Batzako giroa dela gauzarik onenena, eta horren ondorioz, parte hartzen duten ume eta gazte guztiak. Ikasturte honetako tailerretako maila ezin hobea izaten ari da. Joan den asteburuan bazkide askok aukera izan zuten edalontzi politak margotzeko, irudietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, futbol txapelketari ekin genion patioan eta kantaldi-jaialdirako entseguei hasiera eman zitzaien. Kontutan hartu behar duzue datorren larunbatean On Boskoren festa Alai Batzan ospatuko dugula. Ordutegia ez da aldatuko, baina ekintza bereziak izango ditugu: jokoak, txartelak, merienda, diskoteka… Anima zaitezte etortzera! Ez zarete damutuko! Argazkiak ikusteko SAKATU HEMEN
Astebukaera honetan bi ekintza berriei ekin diegu eta arrakasta handia izan dutela esan dezakegu. Ostiralean, Gazte Gaua antolatu zen lehenengo aldiz. Bederatzietatik zortziak arte berrogeita hamar ausart elkartuta egon ginen lo egiteari aurre eginez. Zeuen buruari galdetuko diozue zertan ibili ginen gau osoan zehar… Afaldu ondoren, askok berriketa alaian jardun zuten, besteak jolasetan ibili ziren bitartean. Hamabiak inguru, kasinoari hasiera eman genion. Parte hartzaileek ahalik eta txartel gehienak lortu behar zituzten. Zertarako? Ordu-batean enkantean atera genituen gazteek etxetik ekarri zituzten lo zakuak, pijamak… eta eskaintza handiak egin ziren bakoitzaren gauzak berreskuratzeko. Eta segidan, beldurrezko gaua hasi zen. Gazte asko, binaka jarrita, iluntasunean ...
Joan den larunbatean berriz hasiera eman genion Alai Batzari. Esan dezakegu aparteko giroa izan genuela. Proposatu ziren ekintzetan bazkide askok parte hartu zuten, batez ere antolatutako tailer berezian; egin beharrekoa lasaitasunez hartuta, koloredunezko irudi politak egin ziren, argazkietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, beste talde batzuk elurretan, jolasean edo “Gabon Jaialdia” ikusten ibili ziren. Arratsaldeko 6etan Errealeko partidua ikusteko aukera eman zitzaien bazkideei, eta pozik egon ziren beraien taldeko golak ospatzen. Datorren larunbatean zuen zain egongo gara, beste asteburu ederra elkarrekin gozatzeko. Ekintza berezia izango dugu: Cyber Ghinkana, eta ordutegia ere aldatuko da, honako hau izango da: 16:00 – 19:00. Hurrengora arte!
Beste urteetan egin dugun bezala aurten ere PINean izan gara. Joan den abenduaren 26an Alai Batzatik 195 lagun PINera joan ginen. Goizeko 9etan hiru autobusez bideari ekin genion. BECeko hiru pabiloietan PINa kokatuta zegoen. Han bertan egun osoa eman genuen eta bakoitzak modu desberdinetan denbora aprobetxatu zuen (esku-tailerretan, jolasetan…), argazkietan ikusten den moduan. Joan zirenentzat aukerarik ezin hobea izan zen lagunekin primeran pasatzeko. Hau izan da aurtengo azken ekintza, baina urtarrilean berriz hasiko gara sekula baino gogo handiagoz. Alai Batzako monitore guztien partetik, URTEBERRI ON! ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN
Larunbatetan bideo tailerrean parte hartzen dugunok egindako grabaketa batzuk aurkeztuko dizkizuegu. Hemen daukazue lehenengoa… Espero dugu zuen gustukoa izatea. Eta horrela... [Irakurri artikulu osoa]